2012/03/08

"Enekoren soineko arrosa"


Idazlea: Anne Fine.
Gaia : Goizean, Eneko altxatzen denean, amak presaka soineko arrosa bat janzten dio, eta Enekori ez dio astirik ematen protestatzeko. Aitak -ere presaka dabilela- ikusten duenean esaten dio zein dotore dagoen soineko horrekin. Eneko, lotsaturik, eskolarantz abiatzen da. Ez dio inork ezer esaten bere itxurari buruz, baina berekiko duten jarrera ez da ohikoa, hots, neska baten moduan tratatzen dute. Kontakizun atsegin honetan, egoera dibertigarriak agertzen doaz, eta horietan ikus daiteke gure janzkeraren arabera zer den suposatzen dena egin dezakegula edo ez, eta kontu beragatik jendeak zelan tratatzen gaituen ere. Eneko etxera heltzean eta berriro ere bere arropa jartzen duenean, orduan, amaitzen da narrazioa. Geroztik, Enekok, beste ikuspegi batetik ikusiko ditu neskak.
Iritzia: Niri liburu hau asko gustatu zait.

No hay comentarios:

Publicar un comentario